Kultura librea

Kultura librea hitza gizakion kulturarekin lotzen dugu gehienetan, kulturartekotasuna, hauen arteko eskubideak etab, baina kasu honetan ez dugu hortaz hitz egingo, baizik eta internetetik hartu daitekeen informazio libre hortaz.

Beraz, hau horrela izanik, interneten zein gailu elektronikoetan erabilgarritasuna izan ditzaketen kontzeptuak azalduko ditut jarraian (Wikipedia, Pentsamendu konputazionala, Hadware eta Hadware librea eta Creative Commons), gainera, ni irakasle izango naizen heinean, hezkuntza sailean izango lukeen garrantzia azalduz.

Wikipedia.

 Wikipedia Jimmy Wales eta Larry Sangerrek sorturiko interneten dagoen entziklopedia libre bat da, non lankidetzaz osatzen den, hau da, edonork idatzi dezake bertan. Aipatzekoa da, bertan edozein motako informazioa aurkitu dezakegula eta hau, hainbat hizkuntzatan idatzita dagoela (hizkuntza zure interesen arabera aukeratzen duzu), hauen artean, Euskara aurki dezakegu.

Ni irakasle izango naizen heinean, hezkuntza sailean erabilgarritasun bat aurkitu beharko diot, ezta? Ikasleentzat eta baita irakasleentzat ere erabilgarria eta onuragarria den tresna bat  iruditzen baitzait, gainera, izan ere informazioa aurkitzeko erraztasun handia ematen du eta gainera, hizkuntza ezberdinak aukeratzat izanez, honi ere probetxua ere atera ahal izango diogu, bakoitzak bere beharren arabera.

wikipedi bilaketarekin bat datozen irudiak
Hürriyet Daily News

Pentsamendu konputazionala.

Pentsamendu konputazionalak zera inplikatzen du, arazoak konpontzea, sistemak diseinatzea eta gizakien portaera ulertzea. Helburu nagusienetarikoa pentsamendu kritikoa garatzea baita eta azken finean, ordenagailuen eta honek inguratzen dituen gainontzeko tresnen hizkuntza ulertzean datza, hauek menperatzean.

Honek ere hezkuntzan zer esan bat izan ditzake, izan ere, konpetentzia bezalakotzat irakatsi beharko genuke, programazioa honekin bait baitator eta honek ikasleengan motibazioa piztuko luke. Gainera honen bitartez hainbat disziplina ere jorratu ahalko lituzkete haurrek, hala nola matematikak, hizkuntzak, elkarrekintza, ulermena etab. Horregatik, hezkuntza sailean kontzeptu hau sartzea ere garrantzitsua iruditzen baitzait.

 

pentsamendu konputazionala bilaketarekin bat datozen irudiak
eTwinning

 

Hardware eta Hardware librea.

Hardwarea gailu elektronikoen zati fisikoa dela esango genuke, eta bertan bi sail banantzen dira, sarrera informazioa (sagua, teklatua…) eta irteera informazioa (pantaila, inprimagailua…).

Bestalde, Hardware librea, diseinua publikoki eskuragarri duen gailu elektronikoa da non helburutzat aurrerapena sustatzea eta monopolioak saihestea da. Hau, edozeinek aztertu, aldatu, banatu, eraiki eta saldu dezake.

Hezkuntza sailean, elektronika eta informatikako gutxieneko ezagutzak jasotzeko interesgarria izango litzakeen kontzeptu bat da, non esku hartze handia behar duen eta honen haurrengan garrantzia eskainiko dien. Gainera, motibazioa ere sustatzeko gai izango litzatekeen tresna bat dela iruditzen zait, aurrez aipatuko arrazoi berarengatik, hau da, ikasleek esku hartze handia izango luketeelako.

hardware bilaketarekin bat datozen irudiak
MindMeister

Creative commons.

Creative commons erakunde bat da non helburutzat sormenezko lanak partekatzeko oztopoak murriztean datza. Honek, lizentzia ezberdinak izaten ditu:

  • Attribution (BY). Autorearen datuak ageri behar dira hautatutako informazioan.  Hau lizentzia guztietan erabili behar da.
  • Non-commercial use (NC). Erabilitako informazio zein lanari ezin zaio erabilpen komertzialik eman.
  • No derivate works (ND). Hautatutako informazioa ezin da modifikatu.
  • Share alike with the same license (SA). Hautatutako lanak modifikatua izateko eta  aldaketak egiteko baimena du, beti ere publikatuta izango den hori lizentzia berdinarekin gordetzen bada.

Aipatzekoa da ez direla lizentzia guztiak nahitaez behar, norberak dituen beharren arabera eta erabiliko duen informazio horren araberako hautaketa izango da.

Honek ere erabilpen bat izan dezake hezkuntza sailean, hala nola konpetentzia digitala garatzeko aukera eskaintzen baitigu eta gainera, edukiak partekatzeko modu interesgarria baita hezitzaileentzat. Honela, erabiltzen eta partekatzen dituzten informazio guzti horiek era zuzen batean daudela egiaztatzen dute.

Beraz bukatzeko, esan beharra daukat gailu hauen garrantzia hezkuntza sailean ere azpimarratu beharko genukeela, izan ere egunerokotasunean ditugun tresnak baitira, gizartean garrantzia handia dutenak hain zuzen ere, eta hauen erabilpena kontuan izan behar baitugu ikasleei irakasteko orduan.

creative commons bilaketarekin bat datozen irudiak
ProComuNicando

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s